XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honek, beraien aurkako motibazio sozialak sortzen ditu gure baitan (Berkovitz, 1962; Sherif eta Sherif, 1953).

Horrela, exotaldearen partaideak gizatasunik gabeko bezala pertzibitzen dira.

Outgrouparen estereotipo deshumanizatzaile honek, honen aurkako ekintzak justifikatzen ditu (Tajfel, 1981; Wilder, 1986), beraz, hau suertatuko balitz, gure kulturan biolentzia kulturala dimentsioan kokatuko litzatekeen elementu bat izango genuke.

Swartz eta Struch-ek (1989) gatazka hautematuaren eta agresioaren artean ematen diren prozesuak deshumanizazioan eta balio arteko desberdintasunean kokatzen dituzte.

b) Deslegitimizazioa: kategorizazio sozialaren kasu zehatz bat da.

Talde zein subjektuak oso kategoria negatiboetan sailkatzen dituen estereotipazio mota bat da.

Honen ondorioz, deslegitimizaturiko subjektu zein taldeak, balio edo arau onargarrietatik at gelditzen dira (Bar-Tal, 1988, 1989).

Hori dela medio, esklusio morala errezten du.

Kategorizazio mota bat denez, kategorizazio soziala gidatzen duten arau berdinek gidaturik dago (Eiser eta Stroebe, 1972; Rosch, 1978; Tajfel, 1978; Tajfel eta Turner, 1979).

Deslegitimizazioa kategoriaturiko taldearen gizatasun ezeztatutzat har daiteke ere (Swartz-ek Bar-Tal-i 1985. urtean egindako iradokizuna), beraz, biolentzia kulturalaren elementu bat izan daiteke.